Eraginkorragoa izango delakoan, udalak banaketa lekua aldatu eta toki bakar batean zentralizatzea erabaki du
Giltza jaso beharko dute aurrerantzean organikoa bereizten jarraitu nahi dutenek
Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean (hilak 11, 12 eta 13) banatuko dituzte edukiontzi marroia erabili ahal izateko giltzak Pasai Antxon, Azokan, eta ez aurretik iragarri bezala, Garbitxokoetan.
Banaketa eraginkorragoa izateko ez ezik, Garbitxokoetako funtzionamendua ez oztopatzeko erabaki du udalak banaketa lekua aldatzea.
08:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara jo daiteke giltza bila. Jakinarazi dutenez, etxebizitza bakoitzeko giltza bat eta konpostarentzako poltsa multzo bat banatuko dute.
Aurreratu dutenez, ez da beharrezkoa giltza erreziboaren titularrak jasotzea. Beste norbaitek jaso dezake haren izenean.
Trintxerpen eta San Pedron banatu dituzte jada giltzak, eta udalak esan duenez, “banaketak arrakasta handia izan du”.