50. urteurrenaren ospakizunean erabiliko dituzte, herria apaintzeko
Koxtapek antolatutako krosa, 50. urteurrenaren harira
50. urteurrena ospatzeko jardueren barruan, bihar, San Juan Donibane Koxtapek, arraunlari sanjuandarrek historian zehar irabazitako 400 bandera banatuko ditu. 17:30etik aurrera jaso daitezke banderak, eta azaroaren 14ean, eguerdiko 12:00etan, hiru elizetako kanpai hotsekin batera, balkoian zintzilikatu behar dira.
Mende erdiko historia ospatzeko egitarau zabala antolatu du Koxtapek, eta bihar, bandera banatzeaz gain, klubaren ateak ireki eta arraun egiteko aukera emango diote hala nahi duen orori.
Banderen bedeinkapena
Ospakizunik garrantzitsuena hilaren 14koa izango da. Udalak egun horretan egingo die harrera Kontxako irabazleei, 13:00etan, eta ordubete lehenagotik egongo da herria 400 banderekin apainduta.
Yolan bazkaldu eta arratsean, 19:30ean, aurten lortutako banderak bedeinkatuko dituzte. Bedeinkapenaren ondotik, klubean bertan, argazki emanaldia egingo dute, eta gauean, azkenik, ez da festarako aitzakiarik beharko, Koxtapek afaria eta dantzaldia antolatu dituelako.