Matrikula epea zabalik da Lezoko ludotekan
Ludoteka zerbitzua hilaren 2an hasi bazen ere, oraindik ere izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute arduradunek. 3 eta 10 urte arteko haurrei begirako zerbitzua da eta izena ematen duten umeek Lezon erroldatuta egon behar dute.
2016ko maiatzaren 31n bukatuko du ikasturtea ludotekak. Zerbitzua berriz, 16:30etik 19:30era ematen du eta matrikularen prezioa 50 eurokoa da, bi kasutan izan ezik: larrialdietako laguntza jasotzen duten fami,ietako haurrek doan jasoko dute zerbitzua eta ugariek berriz, %20ko deskontua izango dute. Izena eman nahi dutenek Kultura saileko bulegora jo behar dute.