Trafiko aldaketak, Behobia-Donostia lasterketarengatik
Trikitilari eta txistulari pasaitarrek korrikalariak animatuko dituzte
Igandean Behobia-Donostia herri lasterketa egingo dela eta, 9:30etik 14:30 ingurura bitartean, Nafarroa etorbidean zirkulazioa eten egingo dute. Ondorioz, ezingo da bertatik Antxora sartu ez eta Antxotik bertara irten ere; zubi berriko biribilgunetik egingo da sartu-irteera, saihesbidetik.
Nafarroa etorbideko autobus-geltokiak bertan behera geratuko dira, eta geltoki bakarra Oarso zubiko biribilgunean egongo da (E-05, Beraun-Donostia).
Renfeko geltokira ere ezingo da joan, baina Euskotren normaltasunez funtzionatuko du.
Musikazaleak girotuta
Urtero legez Pasaiako musika eskolako ikasleak korrikalariak animatzera hurbilduko direla iragarri dute. Txistulariak Eskalerrillasen izango dira, eta trikitilariak Herreran.