Atxikimenduak biltzeko adierazpenarekin batera, agerraldia deitu du biharko LZPren kontrako iniziatibak.
Lurraldearen Zatikako Planaren LZP kontra erantzun bateratua emateko dialdia egin dute herrialdeko hainbat kolektibo, eragile eta norbanakok. Horren harira hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako, eta adierazpena ere egin dute. Adierazpen horrek ahalik eta sostengu handiena jasotzea nahi dute orain, eta horretarako, mugimendu sozial, politiko eta auzo elkarte guztiengana heltzea nahi dute. “Adierazpenari atxikimendua eman eta antolatu ditugun ekintzetan parte hartzera deitu nahi ditugu herritarrak. Lurralde antolaketan eta etorkizun sozio ekonomikoan garrantzia izugarria du”.
Gaintxurizketako baserri lurren defentsan piztu duen mobilizazioa nabarmendu dute bestalde, “zenbait kolektibo eta udalek ere alegazioak egingo dizkiete zatikako planari. Besteak beste, Eguzkik, Metroa gelditzeko Donostiako Bizilagunen Batzarrak, Jaizkibel amaharrik, eta Usurbilgo Udalak”.
Batzarra Lezon asteazkenean
LZPri helegiteak jartzeko epea hilaren 15ean amaituko da. Horren harira, atxikimenduak biltzeko adierazpenarekin batera, agerraldia deitu du biharko LZPren kontrako iniziatibak. Gipuzkoako Foru aldundiaren atarian prentsa agerraldia eta elkarretaratzea egingo dute. Zatikako planaren gaineko adierazpena egingo dute, bertan, 11:00etan. Hilaren 11, asteazkenarekin, bilera deitu dute 19:00etan Lezoko Kultura aretoan (Donibane kalea). Hilaren 13an izango da hurrengo hitzordua, eta ordua zehazteke badute ere, egun horretan zatikako planari aurkeztutako helegiteeen entrega kolektiboa egingo dute eta ekintza informatiboa Eusko Jaurlaritzak alderdi Ederren duen egoitzaren aurrean (Andia kalea).
Zatikako planari ezetz esatera deitu dituzte iniziatibako kideek herritar guztiak: “Adierazpena sintatzea dute horretarako”. Sostenguak LZPren kontrako iniziatibaren
posta elektronikora bidali behar dituzte interesdunek datozen egunetan.
PTP Adierazpena