Bizikidetza sustatzeko konpromisoa, alderdi guztiek, elkarrekin

Memoriaren Egunaren harira, adierazpen instituzionala adostu eta bost minutuko isilunea gorde dute Pasaiako Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek

Gaur eguerdian, Pasaia Donibanen, adierazpena irakurri ondoren, isilunea bitartean

Gaur eguerdian, Pasaia Donibanen, adierazpena irakurri ondoren, isilunea bitartean

Hala dio  adostu duten adierazpen instituzionalak, hitzez hitz: “Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiei zor diegu egia, justizia eta erreparazioa eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermea. Egindako mina aitortuz eta giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen errespetua beste edozein kausa edo ideia politikoren eta Estatu arrazoiaren gainetik eta aurretik dagoela onartuz, etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak eskatzen dituen oinarri sendoak jarriko ditugu. Eta guztion artean eraiki behar ditugu oinarri horiek, ez baitago inor soberan. Horregatik, gure herrian  bakea, giza-eskubideen kultura eta elkarrenganako errespetuan eta onespenean oinarritutako bizikidetza sustatzeko konpromisoa hartu dugu”. Izaskun Gomez alkateak irakurri du lehenik adierazpena, gaztelaniaz, eta ondoren bere gobernukide Nahikari Oterminek egin du irakurketa, euskaraz. Adierazpena irakurri ondoren bost minutuko isilunea egin dute guztiek, udaletxearen kanpoaldean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.