Oihalak eta olioa birziklatzeko sei puntu daude Oiartzunen

Talaiako garbigunean, Arraguan, Iturriotzen, Elizalden, Ugaldetxon eta Altzibarren daude puntuak; garbigunean ordutegia dago edukiontzi horiek erabiltzeko.

olioa birziklatu

Olioa birziklatzen

Oihalak eta olioa birziklatu ahal izateko, sei puntu daude herrian: Talaiako garbigunean, Arraguan, Iturriotzen, Elizalden, Ugaldetxon eta Altzibarren. Garbigunean botatzeko bertako ordutegia errespetatzea eskatu du udalak, hau da, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era; larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:50era; eta igandetan 10:00etatik 13:50era. Auzoetan ez dago ordutegirik, baina birziklapena egokia izan dadin, edukiontziak behar bezala erabiltzea garrantzitsua dela nabarmendu du udalak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.