Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Argazki galeria] Bizikidetzaren bidean mugarri berria ezarri du Errenteriak

Alderdi politiko guztietako ordezkariak ez ezik, gizarte eta kultur arloko askotariko pertsonalitateak batu dira 'Memoria Partekatu Baterantz' dokumentuaren aurkezpenean

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta
2015/11/11
Argituz elkarteko Sabino Ormazabalek eta Bertha Gaztelumendik egin dute txostena eta beraiek egin zuten atzo aurkezpena

Argituz elkarteko Sabino Ormazabalek eta Bertha Gaztelumendik egin dute txostena eta beraiek egin zuten atzo aurkezpena

Gutxitan lortu ohi den batasun irudia lortu du beste behin Errenteriak. Alderdi guztietako ordezkari politikoak izan ziren atzo Niessenen, Memoria Partekatu Baterantz dokumentuaren aurkezpenean. Haiekin batera, indarkeria politikoaren ondorioak zuzenean pairatutako herritar asko izan ziren, eta baita herriko kultur eta gizarte eragile askoren ordezkaritza zabala ere. Joan den legegintzaldian enkargatu zioten EH Bilduk, PSE-EEk, EAJk, PPk eta Ezker Anitzak Argituz elkarteari, atzo, Memoriaren Egunaren harira, aurkeztu zuen txostena, Eraikiz zikloan zabaldutako bideari nolabaiteko segida emanaz. Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostena osatu dute Argituz elkarteko Sabino Ormazabalek eta Bertha Gaztelumendik, Errenterian denbora tarte horretan gertatutako motibazio politikoko indarkeriak lantzeko. Atzoko aurkezpenean Argituz elkarteko kideek nabarmendu zutenez, “lan bukatu gabea” da, “dinamikoa” izateko bokazioarekin sortua, eta berau osatzeko deia egin zuten – liburuarekin batera lana osatze aldera ekarpenak egiteko orria banatu zuten, eta Internetez ere jasoko dute informazioa–. Memoria eraikitzeko bidean lehen urrats bat baino ez dela nabarmendu zuten, “bizikidetza eraikitzeko bidean bultzada” izan nahi duena. Txostenean 38 hildako zenbatu dituzte guztira; 28 bizitzeko eskubidearen urraketa;  kontraste eta ikerketa gehiago behar duten beste 3 kasu, eta horiez gain, heriotza eragin duten indarkeria politikoari lotutako beste gertakari batzuei lotuta 7 lagun hil direla zenbatu dute. Giza eskubideen urraketak, ikerketa gehiago behar dituzten kasuak, eta beste indarkeriazko kasuak eta sufrimenduak kontuan hartu dituzte.  60 orrialdeko kronologia bat ere argitaratu dute. Horiez gain, bederatzi lagunen testigantzak jaso dituzte, elkarrizketa sakonen bidez, eta horiek aipatutakoak erreferentzia gisa hartuta, herriko indarkeriaren historian izan diren hamahiru mugarri zerrendatu. Testigantza zuzena eman duten guztiak, –Miguel Buen Lacambra, Angel María Elkano Etxebeste, Jose Manuel Ferradas Freijo, Jose Manuel Herzog De Bustos, Garazi Lopez Etxezarreta Auzmendi, Mari Jose Molina Guerrero, Maite Peña Lopez, Jose Angel Rodriguez Medina eta Mikel Ugalde Ugarte–elkarrekin izan ziren atzo aurkezpenean, lehen ilaran eserita. [nggallery id=153]        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.