Aritxulegi basoan antolaturiko ekitaldi baten harira epaituko dituzte.
Guardi Zibila, Aritxulegin, operazioaren egunean. (Arg.: Gorka Rubio /Argazki Press
Iaz Aritxulegi basoan antolaturiko ekitaldi baten harira epaituko dituzte Xabier Iragorri, Ramuntxo Sagarzazu, Ramon Gaztelumendi, Joakin Izagirre eta Itziar Iñarra. ETA gorestea egotzita inputatu zituzten. Haiek atxilotu egin zituen iaz, eta beste sei laguni deklarazioa hartu zieten.
2014eko ekainaren 3an atxilotu zituen Guardia Zibilak Oiartzunen (Gipuzkoa), Aritxulegin “ETA goretsi” izan zutelakoan, zuhaitz batzuk landatu eta haietan azkeneko 40 bat urtean hil diren militante independentisten izenak jarrita.
Haritz izena eman zioten operazioari.