Auzipetuak deklaratutakoarekin "gustura" geratu dira; bihar harrera egingo diete ilunabarrean.
Elkarretaratzea egin dute Doneztebe plazan
Gaur lehen epaiketa saioa izan da Madrilen,
Aritxulegiko omenaldiari buruzkoa. Xabier Iragorri, Ramon Gaztelumendi, Joakin Izagirre eta Itziar Iñarra oiartzuarrek deklaratu dute, baita hiru guardia zibilek ere. Doneztebe plazara auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin baino lehen, auzipetuak deklaratutakoarekin “gustura” gelditu direla jakinarazi dute.
Bihar defentsaren lekukoen txanda izango da eta biharko saioarekin bukatuko dute epaiketa. Goizean bukatzea espero dute eta ilunabarrean herrira iritsiko direla aurreikusten dute. Hala, auzipetuei harrera egiteko deialdia luzatu diete oiartzuarrei, 20:00etan, Doneztebe plazan.