Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herrien Astea, harresiak desegin eta harremanak eraikitzeko

Hilaren 17an, asteartearekin hasiko da herrien astea eta egitarau anitza bezain zabala prestatu dute hilaren 22a bitartean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/11/11
'Kolonbia ikusezina' dokumentalarekin hasi da Herrien Astea

Herrien asteko beste edizio baten irudia

Palestina, Japonia, Armenia, Kolonbia, Brasil… Herri horiek guztiak izango dira, besteak beste, protagonista Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatutako Herrien Astean. Hogeita batgarren aldia du aste horrek, eta helburu argia harresiak desegin eta herrien arteko harremanak eraikitzea. Hilaren 17an, asteartearekin hasiko da astea eta egitarau anitza bezain zabala prestatu dute hilaren  22a bitartean.  Ikusentzunezko, hitzaldi, ipuin kontaketa,  azoka, elkarretaratzea, afaria eta futbol txapelketarekin osatu dute aurtengo herrien astea. Hizkuntzen mapa eta bizitzaren pintzeladak bideoak hasiko du astea  asteartean 19:00etan Mikelazuloren egoitzan. Errenteria-Oreretan hitz egiten diren hizkuntzen mapa osatu dute bideo horretan, eta besteak beste, Senegal, Ukrania, Maroko eta Ekuadorretik heldu eta udalerrian bizi diren lagunen esperientziak bildu dituzte bertan. Euskara eta gaztelerarekin batera elkarbizi dira wolof hizkuntza, ukrainera edo kitxua, besteak beste. Ongietorriaren kulturaren gainean ere ariko da herrien astea. Isa Marin Hanburgon bizi eta lan egiten duen errenteriarrak Alemanian errefuxiatuekin egiten ari den lana azalduko du. Emakume taldeen futbol txapelketa Ipuin kontaketak ere izango du tartea herrien astean. Japonieraz egingo du saioa Yoshi Hioki kontalariak Koldo Mitxelenako haurrentzat Mikelazulon, eta publiko zabalarentzat De Cyne Reynan. Armeniako genozidioaren ehungarren urteurrenaren harira berriz, armeniar afaria ere prestatu dute Mikelazulokoek.  Egitarau zabalaren barruan kirolak ere izango du tartea. Emakumeen nazioarteko futbol txapelketa antolatu dute eta bertan ariko dira bost selekzio. Honduraskoa, Boliviakoa, Paraguaikoa, Nikaraguakoa eta Euskal Herrikoa. Hilaren 22an zumardian jokatuko da 11:00etatik aurrera futbol txapelketa. Bizikletak Arahuacora Arahuaco (Kolonbia) herriko haurrentzat bizikletak biltzen ari dira. Behin bilduta Arahuacoraino eramatea da arazoa eta horretan laguntzeko dirua bildu nahi dute Mikelazulo elkartekoek bigarren eskuko liburuen azokaren bidez. Agirre Lehendakariaren plazak hartuko du azoka hilaren 21ean, larunbata, 10:30etik aurrera.   Mikelazulo elkarteko kideek herritar guztiak animatu dituzte Herrien Astean parte hartzera: “Harresiak desegiteko aukera paregabea izango dugu, eta baita harremanak eraikitzekoa ere”. 21. Herrien Astearen egitaraua:
  • Hilak 17, asteartea: 19:00etan Mikelazulon Hizkuntzen mapa eta bizitzaren pintzeladak II Bideo pieza.
  • Hilak 18, asteazkena: 19:00etan Mikelazulon. Ongietorriaren kultura solasaldia Isa Marinen eskutik. Alemanian errefuxiatuekin egiten ari den lanaren gainean hitz egingo du Marinek.
  • Hilak 19, osteguna:
  • 22:00etan De Cyne Reynan Yoshi Hioki ipuin kontalari japoniarra. Goizetik saioa egingo du Mikelazulon Koldo Mitxelena ikastetxeko haurrentzat.
  • Hilak 20, ostirala: 19:00etan Mikelazulon Palestinari buruzko bideoak egungo egoera azaltzeko. Ander Iriarteren Sumud Palestinara espedizioaren gaineko bideoa eta Mundu Bateko kide Eneko Gerrikabeitiaren Jerusalen este bideoa emango dituzte.
  • Hilak 21, larunbata: 10:30ean hasita bigarren eskuko liburu azoka Agirre Lehendakariaren plazan. Kolonbiako Arahuaco herriko haurrentzat bizikletak eraman ahal izateko izango da. 19:00etan Lanpedusa mosaikoaren aurrean (Agirre Lehendakariaren plaza) elkarretaratzea. 21:00etan Txintxarri elkartean herri armeniar afaria, Herri armeniarraren genozidioaren ehungarren urteurrenaren harira.
  • Hilak 22, igandea: 11:00etan Zumardian nazioarteko emakume taldeen futbol txapelketa: Honduras, Bolivia, Paraguai, Nikaragua, Euskal Herria.
  • Hilaren 17tik 30era: Mikelazulon erakusketa. Brasilgo presa hidroelektrikoak: emakume kaltetuak.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.