Ixabel Milleten ipuina gaur Andreonen
Galtzagorriak dantzan kontatuko du Milletek 4 eta 7 urte arteko haurrei begira.
Ipuin kontaketa zikloaren barruan Ixabel Millet ipuin kontalaria izango da gaur Andreonen 18:15ean. Galtzagorriak dantzan kontatuko du Milletek 4 eta 7 urte arteko haurrei begira. Hilaren 18an, berriz, Lupe Lekuona izango da Andreonen Kamishibai, ipuinaz blai kontatzen.
