Santa Zezilia egunaren harira, doinuz beteko dira kaleak
Andra Mari abesbatzak, Amulleta Danborradaren Kofradiak, EMKEk, Errenteria Musikalek, Udal Txistulari taldeak, Landarbaso Abesbatzak eta Zaria Koru Eskolak musika egitarau zabala antolatu dute udalarekin elkarlanean.
Andra Mari abesbatzak, Amulleta Danborradaren Kofradiak, EMKEk, Errenteria Musikalek, Udal Txistulari taldeak, Landarbaso Abesbatzak eta Zaria Koru Eskolak musika egitarau zabala antolatu dute udalarekin elkarlanean hilaren 18tik 22ra bitartean. Antolatutako ekitaldi gehienak doakoak izango dira, bi izan ezik. Hilaren 20an EMKEk eta Andra Mari abesbatzak elkartasun kontzertua eskainiko dute. Sarrerak 5 euro balio ditu eta bildutako diru guztia Siriako errefuxiatuei emango diete.
Hilaren 22an berriz, Landarbaso Abesbatzak Kaabestri Ensemblerekin batera kontzertua eskainiko du. Kontzertu horretarako sarrerak ere bost euro balio ditu. Bi kontzertuetarako sarrerak salgai dituzte dagoeneko Niessen Kulturguneko harreran. Astelehenetan 17:00etatik 20:00etara dago zabalik eta asteartetik ostiralera berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan berriz, 10:00etatik 13:00etara dago zabalik.
Egitarau osoa