Nazioarteko erresistentzia mugimenduen borroka ezagutarazteko beharra ikusi dute Ernaik, Azmarrinek, El Watanek eta Askapenak. Hilaren 21ean izango da.
Hassanna Aaliak Sahararen egoera kontatuko du
Nazioarteko erresistentzia mugimenduen borroka ezagutarazteko beharra ikusi dute Ernaik, Azmarrinek, El Watanek eta Askapenak. Hori dela eta, egun internazionalista antolatu dute hilaren 21erako
Oiartzuna, mundura lelopean. Kurdistan, Sahara eta Venezuela gertutik ezagutzeko aukera izango da.
Kurdistan brigadistek ezagutaraziko dute: konfederalismo demokratikoaren oinarriak, Kurdistanen askapen nazional zein sozialen dauden errealitate desberdinak eta hizkuntza kurduaren egoera kontatuko dute beste gauza askoren artean.
Sahararen egoera bertako aktibistaren eskutik jasotzeko aukera izango da. Hassanna Aaliak askapen mugimendua zein egoeratan dagoen kontatuko du, baita Marokoren gaur egungo planteamenduak, bere egoera…
Venezuela ere brigadisten eskutik ezagutuko dute bertaratzen direnek. Prozesu bolivartarrak ekarri dituen aldaketak, Venezuelan urte hauetan egin diren urratsak eta prozesuaren zailtasunak eta oztopoak, herri boterearen antolaketa…
Hitzaldiak 17:00etan hasiko dira Doneztebe plazan. Bukaeran afari-merienda autogestionatua egingo dute.