Hitzaldia, tailerra eta filma azaroaren 25ari begira

Pepa Bojok hitzaldia emango du hilaren 20an 17:00etatik aurrera Kultura aretoan. Bojo psikologoa da eta indarkeria matxista izango du hizpide.

Pepa Bojo psikologoa

Pepa Bojo psikologoa

Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunari begira hainbat ekintza antolatu ditu Gaxuxa emakume taldeak. Astelehenean Hirigintza eta generoa izeneko tailerra egingo dute 17:00etatik aurrera emakume taldeak Guillermo Lazon kalean duen egoitzan. Gaxuxak eta Gizarte Zerbitzuen departamentuak elkarlanean antolatuta, Pepa Bojok hitzaldia emango du hilaren 20an 17:00etatik aurrera Kultura aretoan. Bojo psikologoa da eta indarkeria matxista izango du hizpide. Hitzaldia gazteleraz izango da. Zineforumak ere izango du tartea eta horren barruan, hilaren 28an, Vera drake filma ikusteko aukera egongo da  18:00etatik aurrera Gezalan. Abortu klandestinoen gaia lantzen du filmak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.