Plazako dantza hizpide izango dute aurtengo Herri Musikaren Jardunaldietan

Hamalaugarren aldiz antolatu ditu Soinueneak Herri Musikaren Jardunaldiak. Biharko ekitaldiak Oiartzunen izango dira eta igandekoak Donostian.

Aurreko herri musika saio bat, Soinuenean

Aurreko herri musika saio bat, Soinuenean

Hamalaugarren aldiz antolatu ditu Soinueneak Herri Musikaren Jardunaldiak. Aldi honetan plazako dantza aztertuko dute eta gai horren inguruan dabiltzan pertsonek euren esperientzia kontatuko dute. Jardunaldiak bihar hasiko dira Oiartzunen eta igandean bukatuko dira Donostian.   Egitaraua Bihar, hilak 14 10:00. Mintegia. Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkarteko aretoan: Dantza plaza
  • 10:00. Aurkezpena
  • 10:15. Sabin Egiguren


  • 11:00. Patxi Perez
  • 11:45. Atsedena
  • 12:15. Antonia Oliver Martorell

  • 14:00. Bazkaria (10 euro)
  • 15:30. Soinuenea bisitatu
  • 16:00. Mintegia. Juan Antonio Urbeltz
  • 

16:45. Mahai ingurua
  • Moderatzailea: Xabier Etxabe
  • Joseba Altube (EDB)
  • Antonia Oliver Martorell
  • Iparraldeko DB
  • Jon Fernandez (Gasteizko Folklore Akademia – Musika Etxea)
  • Mikel Lasarte (Ortzadar taldea)
  • 
19:30. Emanaldia. Oiartzungo udaletxeko Areto Nagusian: Es Revetlers (Mallorca)
Etzi, hilak 15

 Egun honetako ekitaldiak Donostian izango dira.
  • 10:00. Dantza tailerra. Donostiako Kresala elkartean: Mallorcako plaza dantzak
  • 12:00. Dantza plaza. Donostiako Easo enparantzan: Patxi eta konpainia.


  • 14:30. Bazkaria. Donostiako Kresala elkartean izango da (20 euro)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.