San Juan Koxtapek webgune berria du

50. urteurrena ospatzen ari da egunotan klub sanjuandarra; bihar dute egun handia

Arraunaren festa egingo dute bihar Donibanen

Banderak bedeinkatuko ditu bihar San Juan Donibane Koxtapek

Mende erdiko historia ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, eta horretaz jakitun, ospakizun handia prestatu du biharko Koxtapek. Ospakizunei lotuta webgunea estreinatu dute arrosek, eta gaur eman dute ezagutzera. Gaur iluntzean, bestalde, Donibaneko arraunaren historia biltzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute arraun elkartearen egoitzan, eta gala bat ere egongo da, 19:30etik aurrera. Festak, baina, bihar egingo du eztanda. San Juan Koxtapek sorreraz geroztik irabazitako banderak herritarrek dituzte etxeetan, eta bihar zintzilikatuko dituzte guztiak balkoietan, 12:00etan puntuan, elizako kanpaiek jotzearekin bat. Ordurako desfilean irtengo dira arraunlariak, zanpantzarrak lagunduta, eta 13:00etan, udalak harrera egingo die Batelerei, Kontxa irabazi izana ospatzeko. Bazkaltzera bilduko dira denak Yolan, eta arratsaldean, banderen bedeinkapena egingo dute, 19:30ean, elizan. Argazki emanaldia, afaria, eta dantzaldia antolatu dituzte jaiari bukaera emateko. Trafikoan aldaketak Udaletik jakinarazi dutenez, arraun klubaren ospakizunak direla eta, alde zaharra itxiko dute. Automobilek ezingo dute bertara sartu edota bertatik irten 11:30etik 13:30era, ez eta 18:30etik 21:00etara.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.