Sebas 'Latigo' Perezen aurkezpena egingo dute boxeo gauaren barruan

Sei borroka egingo dituzte guztira, horietatik bi profesionalak.

BOXEOABoxeo gaua egingo dute igandean Galtzarabordako kiroldegian Team Latigo Boxing Club eta kirol patronautauren eskutik. Sei borroka egingo dituzte guztira, horietatik bi profesionalak. Errenteria-Oreretako boxeolari Sebas Latigo Perez profesional gisa aurkeztuko dute eta Jose Acero Zaragozako boxeolari beteranoaren aurka ariko da. Errenteriarrak 41 borroka izan ditu amateur gisa, eta horietatik 36 irabazi ditu, sei KO bidez. Boxeo gauak argia, laserra, soinua, dantza eta aurkezlea izango dituela bereziak esan dute antolatzaileek, “orain arte ikusi ditugunen artetik erabat difesrentea izango da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.