Tailerrean erliebean grabatuta edo tanpografia teknika baliatuta diseinatuko dute kamiseta helduek eta haurrek elkarrekin.
Txupinazo koloretsua antolatu zuen Oarsoirriak taldeak aurtengo madalenetan
Kamiseta diseinu propioak eta gustuko mezuekin egiteko tailerra antolatu du Oarsoairriak Errenteria-Orereta taldeak.
Nire kamiseta izena du tailerrak, eta gehienez hogei familiak parte hartu ahalko dute. Horrenbestez, interesdunek
izena eman beharko dute eta konfirmazio mezuaren zain gelditu parte hartu dezaketen edo ez jakiteko. Hilaren 21ean, larunbatarekin egingo du tailerra Oarsoirriakek Merkatuzar aretoan 16:30etik 18:30era.
Haur bakoitzak bi euro ordaindu beharko ditu eta nahi duen koloreko kamiseta eraman. Tailerrean berriz, erliebean grabatuta edo tanpografia teknika baliatuta diseinatuko dute kamiseta helduek eta haurrek elkarrekin.