Andres Urdanetaren bidaiari buruzko nazioarteko kongresura gonbidatu dute Albaola
Albaola ‘The Global Impact of the Manila-Acapulco Galleon Trade’ konferentzian.
Andres de Urdaneta ordiziarrak Filipinetatik Mexikorako itzulbidea egin zuen lehen aldia oroitzeko, asteburuan, Manilan, nazioarteko biltzarra egin dute.
Albaola biltzarrera gonbidatu dute,
San Juan baleontziaren proiektua aurkezteko eta Xabier Agote han izan da, berreraikuntzaren berri eman, eta euskaldunek nazioarteko itsas historian izan duten eragina azaltzeko.
Filipinetako hitzaldia
San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektuaren kanpo sustapena du helburu. Helburu berarekin, Albaolak antzeko bestelako aurkezpenak egin ditu aurten; AEBn (Boise eta Maine), Finlandian, Frantzian, Kanadan, Puerto Ricon eta Danimarkan.