Mendizale elkarteak mendi irteera antolatu du Urdaburu egunari begira, eta baita bazkaria ere
Urdaburu eguna ospatuko dute hilaren azken igandean, eta mendizale elkarteak mendi irteera antolatu du horretarako, eta baita bazkaria ere. Eskolartekoei begira Urdaburura antolatu dute irteera. 08:00etan Iztietako autobus geltokitik abiatuta Ugaldetxo-Urdaburu-Listorreta ibilbidea egingo dute. 13:30ean hartuko dute autobusa listorretan Merkatuzarren antolatu duten bazkarian parte hartzeko.
Helduek Jaizkibelera egingo dute mendi irteera. 08:00etan abiatuko dira elkartetik eta 13:00etan itzuliko dira Errenteria-Oreretara. Mendi irteera laburra ere antolatu du mendizale elkarteak. Azken horrek Errenteria-arkale-Gaintxurizketa-Jaizkibel-Lezo Errenteria buelta egingo du eta lau ordu inguruko irteera izango dela esan dute antolatzaileek.
Eskolartekozein helduen irteerara eta bazkarira joateko zerrendak elkartean bertan izango direla esan dute eta izena emateko epea hilaren 26an amaituko da. Izena emateko berriz, astearte eta ostegunetan joan beharko dute interesdunek elkartera 19:00etatik 21:00etara. Telefonoz ere eman daiteke izena, 943 52 78 79 zenbakira deituta. Azkenik
posta elektronikoa ere balia dezakete interesdunek izena emateko.
Bazkariak 20 euro balio du helduentzat eta 10 euro haurrentzat eta Merkatuzarren egingo dute 14:30ean.