Galtzarabordako igerilekua itxita izango da larunbata goizean
Igeriketa lehiaketak direla eta, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbatean eguerdiko 13:00ak arte. Bertan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian egingo dituzte ordutegi berean, jaioberrien ikastaroaren kasuan izan ezik. Azken horiek, ordutegi eta leku berean mantenduko dira.
Gainontzeko instalazioa zabalik izango dela esan dute arduradunek, ohiko ordutegian. Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.