Hirigintzako Aholku Batzordeak Portuko Plan Berezia azaltzeko bilera deituko du

Hala jakinarazi du Herrera Herrirak, eta bide batez, udala aurrez erabakitakoak urratzen ari dela ohartarazi du

Kaiko Herrera, Buenavistako gainatik

Kaiko Herrera, Buenavistako gainatik

Herrera Herrira herri plataforma tentuz ari da jarraitzen Portuko Plan Bereziaren gaineko guztia. Lehengo astean Pasaiako Udaleko Hirigintzako Aholku batzordera ez zituztelako deitu haserrea agertu zuten, baina bileran bertaratu eta partaide gisa onartu zituztela jakinarazi dute gaur, “ezina, ekinez egina”. “Asko daukagu aportatzeko, proposatzeko eta defendatzeko”, nabarmendu dute, eta Herrerarako egin zuten proposamena martxan jar dadin lanean jarraitzeko asmoa dutela iragarri dute. Bide batez, Pasaiako Udalako Hirigintzako Aholku Batzordeak aurki Portuko Plan Berezia azaltzeko bilera deituko duela iragarri dute, eta horretan parte hartzeko asmoa agertu, han gertatzen dena jakinarazteko. Udalaren akordioak urratzen Herrira Herreraren iritziz, udala aurrez hartutako akordioak urratzen ari da. “2009ko irailaren 24an, Udalbatzak erabaki bat hartu zuen eta gobernu taldea ez da hura betetzen ari”, salatu dute. Herrera Herrirak gogoratu duenez, urte hartan, udalak Herreraren hirigintzako antolamenduaren eskumena berea ez beste inorena zela adostu zuen. Bide beretik plenoak eta zinegotziek, herriko erabakietan kanpoko injerentziarik ez onartzeko konpromisoa bere egin zuten. Azkenik, herritarren iritzia jakin gabe Herreraren antolamendurako inolako akordiorik ezingo zutela onartu erabaki zutela gogorarazi du Herrera Herrirak, eta halaber, Aholku Batzordeak nahitaez egin beharreko txostena kontuan hartuko zutela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.