Kontzertua eta kalejira Santa Zezilia eguna ospatzeko
Larunbatean Musika Bandak konzertua emango du Gezala auditorioan eta igandean Txistulari taldeak kalejira egingo du.
Santa Zezilia egunaren harira kontzertua eta kalejira antolatu ditu Tomas Garbizu Musika Eskolak. Larunbatean Musika Bandak konzertua emango du Gezala auditorioan 12:30etan hasita. Estanis Karrerak zuzenduta bederatzi abesti joko dituzte bandako musikariek: Cool Dude (Darrol Barry), Corps of discovery (Willian Owes), edota Rock and Roll Hall of fame (Paul Jenningsenen moldaketa) besteak beste.
Igandean berriz, musika eskolao txistulari taldeak kalejira egingo du Lezoko kaleetan barrena 10:00etan hasita.