Lampedusaren mosaiko aurrean ekitaldia egingo dute larunbatean
Agirre Lehendakariaren plazan dago Lampedusaren mosaikoa eta 19:00etan deitu dute ekitaldia 50etik gora eragile, elkarte eta norbakok.
Berrogeita hamar lagunetik gora deitu dute larunbatean Lampedusaren mosiako aurrean ekitaldia. Mikelazulo elkartearen XI. Herrien Astearen barruan kokatuta badago ere, deitzaileak eragile, elkarteetako ordezkari eta norbanakoak dira.
Agirre Lehendakariaren plazan dago Lampedusaren mosaikoa eta 19:00etan deitu dute ekitaldia. Mosaiko hori herriaren oihu solidarioaren harrirudia bihurtzea nahi dute deitzaileek “hala izatea zure esku dago, gerrari aurre egiteko, harresiak desegiteko, eta harremanak eraikitzeko gure borondate eta erabakimenaren lekukoa izatea”. Amaitzeko herritar, eragile eta elkarte guztiak deitu dituzte ekitaldiarekin bat egitera.
Lampedusako mosaikoaren ekitaldiaren deitzaileak.
