Ezagutzera eman nahi du errefuxiatutako emakumeen egoera SOS Arrazakeriak, eta hori lortze aldera dokumental emanaldiak eta solasaldiak antolatu ditu datorren asterako.
Ezagutzera eman nahi du errefuxiatutako emakumeen egoera SOS Arrazakeriak, eta hori lortze aldera dokumental emanaldiak eta solasaldiak antolatu ditu datorren asterako. Abenduaren 2an, asteazkenarekin izango da lehena Xenpelar Etxean. Costa Rican errefuxiatutako emakumeen gainean ACNURrek egindako
Las águilas enprendedoras dokumentala emango du SOS Arrazakeriak. Solasaldia izango da ondoren eta bertan parte hartuko dute Lezon bizi den Kateryna Kirsanova errefuxiatu ukrainarrak, eta Arrasaten bizi den Celine Nagalula errefuxiatu Kongoarrak.
Abenduaren 3an, ostegunarekin, berriz
No existimos errefuxiatutako emakumeen gaineko dokumental esperimentala emango dute Niessen zinematan 19:00etan hasita. Solasaldi egingo dute ondoren Ana Solano dokumentalaren zuzendariarekin eta Belen Herrera ekoizle laguntzailearekin.