Diruz lagunduko ditu udalak gizarte esku hartzearen eremuan
ekintzak burutzen dituzten elkarteak. Gizarte zerbitzuen gaietan pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala edota integrazioa sustatzeko ekintzakegiten dituztenek jasoko dituzte laguntza horiek.
Jarduera arrunta mantentzeko; sentsibilizazioa, prestakuntza, informazio eta zabalkuntza ekintza espezifikoak egiteko; eta elkartearen xede diren taldeentzat esku hartzeko programak garatzeko emango ditu udalak diru laguntza horiek. Elkarteak gainera, irabazi asmorik gabekoak izan beharko dute. Interesdunek udaletxeko sarrera erregistroan egin beharko dute eskaera astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era abenduaren 9a baino lehen.