Atzo hasi zituzten lanak kale horretan, eta lau asteko epean amaitzea aurrikusi dute.
Bidea berrantolatzen ari dira Ikutza Kortsario kaleko trafikoak Biteri kalean eskubirantz egiteko aukeraz gain, ezkerrerantz egiteko aukera ere izan dezan aurrerantzean. Horretarako kalearen noranzkoa aldatu dela jakinarazi du udalak. Atzo hasi zituzten lanak kale horretan, eta lau asteko epean amaitzea aurrikusi dute.
Lanak direla eta trafikoa moztuta egongo dela obra egin bitartean jakinarazi dute bestalde, baina gauetan bertan aparkatzeko aukera izango dela esan dute Alabergatik sartuta.