Oiartzuarrak plazan elkartu ziren 'Guztion arazoa, guztion ardura. Emakumeon aurkako indarkeriarik ez!' lelopean. Edurne Agirrezabalak antzerki saioa egin zuen.
Elkarretaratzea egin zuten Kontzejupean
Atzo azaroaren 25 egunaren haritik, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, oiartzuarrak plazan elkartu ziren
Guztion arazoa, guztion ardura. Emakumeon aurkako indarkeriarik ez! lelopean. Elkarretaratzea eta gero, Edurne Agirrezabala herriko aktoreak antzerki emanaldi bat eskaini zuen, indarkeria matxista sufritzen duen emakume baten ikuspuntutik.
Jendeak bidalitako argazkiekin kale erakusketa egiteko asmoa bazuten ere, eguraldiak ez du askorik lagundu. Hori dela eta, astelehenetik aurrera Doneztebe plazan ikusteko moduan egongo direla jakinarazi zuten.
Edurne Agirrezabalak antzerki emanaldia eskaini zuen