Odola emateko hitzordua datorren astean
Abenduaren 1ean (asteartea) eta 2an (asteazkena) odola emateko hitzorduak jarri ditu Errenteria-Oreretako Odol Emaileen Ordezkaritzak. Asteartean Reina aretoan aterako dute odola 6:30etik 20:30era. Asteazkenean, berriz, Beraungo anbulatorioan egin dute hiztordua ordu berean.
Bestalde, gabonetako loteria erosteko azken egunak direla jakinarazi du Errenteriako ordezkaritzak.