Gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dute 'Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea' lelopean.
Gehiengo sindikalak deitutako elkarretaratzea
Gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dute
Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea lelopean. Mobilizazioa zendutako langilearen enpresaren parean egin dute (Mamut merkataritza zentroan dago enpresaren egoitza).
Atzo eguerdian hil zen irundar bat Nafarroako Urdazubi herriko Dantxarinean, lanean ari zen eraikinaren sabaia gainera erori zitzaiolako. 47 urte zituen irundarrak, eta Oiartzungo enpresa batean egiten zuen lan.