Batzarrak eginda, auzo bakoitzean gauzatuko diren egitasmoak zehaztu dituzte

Azken asteetan udala auzoetako bizilagunekin elkartu da proiektuez hitz egiteko. Bileren balorazio positiboa egin du.

Auzo batzarra, Ugaldetxo

Ugaldetxoko auzo batzarra

Azken asteetan udala auzoetako bizilagunekin elkartu da proiektuez hitz egiteko. Bileren balorazio positiboa egin du Oiartzungo Udalak, “kalitate onekoak” izan direla nabarmenduz. Hori horrela, herritarrek izan duten “jarrera aktiboa” eta egindako “ekarpen aberatsak” eskertu nahi izan ditu. Aktak udalaren webgunean daude irakurgai. 114 oiartzuarrek parte hartu dute bileretan eta bizilagun kopurua kontuan hartuta, parte hartze altuena izan duen auzoa Karrika izan da eta Ergoien txikiena. Profilari dagokionez, baina, ez da nahi bezain anitza izan udalaren gusturako, 30 urtez beherako gazteen kopurua “oso txikia” izan baita. Hauek dira heldu den lau urteetan auzo bakoitzean gauzatuko diren egitasmo nagusiak: Altzibarren, auzo lokalaren erabilera zehaztu eta prestatzea. Auzo honen zinegotzi arduraduna Eneritz Arbelaitz da. Arraguan, Lartzabal Etxadiaren ondoa (aparkalekua eta kirolgunea) eta Ganboxa kalea txukuntzea. Zinegotzi arduraduna Juan Inazio Ansa da. Elizalden, parkeak biziberritu eta berrantolatzea, gune arriskutsuetan konponketak eta Elorrondo kalea konpontzea. Zinegotzi arduraduna Iñaki Pikabea da. Ergoienen, bidegorritik Arbelaitz bidera doan herribidea bereskuratzea. Zinegotzi arduraduna Domi Azpiroz da. Gurutzen, auzogunea berrantolatzea eta auzolana Bizardia inguruan. Zinegotzi arduraduna Josune Cousillas da. Iturriotzen, Beheko soroa eta Dorretxe ingurua biziberritzea. Zinegotzi arduraduna Agurtzane Lekuona da. Karrikan, Karrika kaleko hoditeria berritzea eta Arraskuko herribidea konpontzea, auzoari larrialdi irteera emateko. Zinegotzi arduraduna Enekoitz Markos da. Ugaldetxon, errepideko arazoei irtenbidea emateko azterketa egin eta neurriak hartzea, eta Txipitoko malda konpontzea. Zinegotzi arduraduna Ioritz Aizpuru da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.