Iragorri, Gaztelumendi, Izagirre eta Iñarra absolbitu egin ditu epaileak

Sententzian azaltzen denez, Aritxulegin egindako ekitaldia, ekitaldi "intimoa" izan zen eta ez da akreditatzen terrorismoa goraipatu zenik.

Harrera auzipetuei

Auzipetuak Doneztebe plazara iristean

Gaur eguerdian jaso dute abokatuek Aritxulegiko ekitaldian terrorismoa goraipatzea leporatuta epaitu dituzten lau oiartzuarren sententzia. Hala, epaileak absolbitu egin ditu Xabier Iragorri, Ramon Gaztelumendi, Joakin Izagirre eta Ixiar Iñarra. Sententzian azaltzen denez, Aritxulegin egindako ekitaldia, ekitaldi “intimoa” izan zen, hildako familia, senide eta lagunena eta ez da akreditatzen terrorismoa goraipatu zenik. Hala azaldu du Onintza Ostolaza abokatuak, “asunto zilegi bat izan zen, beraz”. Ramuntxo Sagarzazu ere beste laurekin batera atxilotu zuten, baina preso dagoenez, ez zuten besteekin batera epaitu. Dena den, fiskalak hala nahi badu epaitua izan daitekeela adierazi du Ostolazak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.