Balkoiak ere euskaraz mintzatuko dira

Euskaraz bizi nahi dut lelodun banderak jartzeko eskatu dute

Euskarak 365 egunOstegunean -abenduak 3- ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta udalak euskararen aldeko aldarria plazaratu nahi izan du. Horretarako, hilaren 3tik 10era bitartean, herritarrei euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderak balkoietan zintzilikatzeko eskatu die. Helburu horrekin banderak banatuko dituzte doan, udal liburutegietan. Ondorengo ordutegietan jaso daitezke:
  • Pasai Antxon, astelehenetik ostiralera: 10:00-12:45 / 16:30-19:45.
  • Trintxerpen, astelehenetik ostiralera: 10:00-12:45 / 16:00-19:45.
  • Donibanen, astelehenetik ostiralera: 17:00-19:45.
  • San Pedron, astelehenetik ostegunera: 17:00-19:45.
.Eus domeinua Herritarrei Euskarak 365 egun lelopean deitutako jardueratan parte hartzeko deia egiten die  udalak eta euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak, norabide horretan urratsak ematen jarraitzera animatu. Horrez gain, herriko elkarte, eragile eta erakundeei luzatu diete deia, .eus domeinua eskuratzeko. Era berean, hizkuntza eskubideak ez zaizkiola bermatzen sentitzen duen orori, Behatokian eta Elebiden kexa jartzeko eskatu diete. Adierazpen instituzionala-2015    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.