Janari bilketa egin dute Oiartzunen

Ostiralean eta larunbatean janari bilketa egin zuen Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, Oiartzunen Alcampo eta Carrefour supermerkatuetan egon ziren biltzen.

Janari bilketa

Janari bilketa, irudian Alcampo supermekatuan boluntarioak janaria biltzen

Ostiralean eta larunbatean janari bilketa egin zuen Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, Oiartzunen Alcampo eta Carrefour supermerkatuetan egon ziren janaria biltzen. Egun horietan jasotako guztia gaur sailkatuko dute boluntarioek. Hurrengo urratsa, Gipuzkoako udalerrietako elkarteei helaraztea da, “haiek banatzen dituzte gero elikagaiak udalerri bakoitzean beharra dutenen artean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.