Euskal otordua, mintzodromoa eta poteoa Euskararen Egunean
Etzi Euskararen Egunaren haritik Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hainbat saio antolatu ditu. Lehenengoa Gabonetako euskal otordua tailerra izango da.
Etzi Euskararen Egunaren haritik Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hainbat saio antolatu ditu. Lehenengoa Gabonetako euskal otordua tailerra izango da, Girizia elkartean, 14:30etik 16:30era. Patric Pery eta Iñigo Esnaolak emango dute tailerra. Doakoa bada ere, izena eman behar da aldez aurretik Intxixu AEK Euskaltegian, parte hartzaile kopurua mugatua delako.
Mintzodromoa ere prestatu dute, hori Fermiñenen izango da, 18:30etik aurrera. Eta egunari bukaera emateko Euskaraz bizi nahi dut! triki-pintxo poteoa egingo dute Doneztebe plazatik.
