2015/12/1

Euskararen Egunaren harira euskarazko pintxo potea antolatu dute gazteek

Euskararen erabilera sustatu nahi dutela azaldu dute Lezoko Gazte Asanbladak eta Ernaik.

Aldundiak 1,7 milioi euro inbertituko ditu eskualdean

Pasaian, Errenterian eta Lezon egingo dituzte inbertsioak

olatz mitxelena
Hiesaren Nazioarteko Eguna

Harri Beltzakoak kalera atera dira, kontzientzia zabaltzeko

Abenduak 1, Hiesaren Nazioarteko Egunaren haritik, Harri Beltza elkarteko kideak Killirikupen izan dira goizean.

eihartze aramendia
Lezon Ondo Ai Gea

Lezon ondo ai gea taldeak bilera egingo du bihar alde zaharreko bizilagunekin

Hondakin sistema bilketa hobetu behar dela esan du taldeak, "baina bereizketan atzera urratsik egin gabe".

Oier Guillan eta Rafa Ruedaren ikuskizuna liburutegietan

'Munduaren neurrira' errezitaldi musikatua aurkeztuko dute bi sortzaileek

olatz mitxelena

Euskaldun berriei aitortza aurtengo Euskararen Egunean

Hamaika jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako gizarte eta kultur eragileek 'Euskarak 365 egun' lelopean

oarsoaldea

Euskal otordua, mintzodromoa eta poteoa Euskararen Egunean

Etzi Euskararen Egunaren haritik Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hainbat saio antolatu ditu. Lehenengoa Gabonetako euskal otordua tailerra izango da.

eihartze aramendia
Kaiko Herrera, Buenavistako gainatik

Portua eta udala herritarrei iseka egiten ari direla uste du Herrera Herrirak

Portuko Plan Berezia aurkeztuko dute bihar udalaren aholku batzordean

olatz mitxelena
Antiju Morik, kale erakusketa

Indarkeria matxistaren aldeak erakusten dituen erakusketa ikusgai dago

Antiju Morik taldeak azaroaren 25aren haritik antolatutako erakusketa da; joan den astean jartzekoak baziren ere, eguraldiak ez zuen lagundu.

eihartze aramendia

Euskal Zine Bilerak Eñaut Gantxegiren lana saritu du

Ekoizpen Onenaren Saria jaso du Gantxegik, amateurretan, 'Danian jai alai: Court Warriors' lanarekin

olatz mitxelena
Jose Angel Sanchez

Hondakinen bilketarekin "arduragabe" jokatzea egotzi dio PSE-EE-k EAJ-ri

Alderdi jeltzaleari hondakinen bilketaren gaian "arduragabe eta koherentziarik gabe" jokatzea leporatu dio PSE-EEko zinegotziak.

Hilero kontzertuak emango ditu Oiartzungo Flauta Taldeak

25. urteurren betean sartua dago Oiartzungo Flauta Taldea. Urteurren biribila ospatzeko hainbat kontzertu emango dituzte hilero ekaina bitarte.

eihartze aramendia
Gehiago