Hondakin sistema bilketa hobetu behar dela esan du taldeak, "baina bereizketan atzera urratsik egin gabe".
Birziklatzearen gaineko bilera deitu du Lezon ondo ai gea taldeak bihar alde zaharreko bizilagunekin. Deialdira, Plaza, Kale Nagusia, Jaizkibel Hiribidea, Zubitxo 13 bitarte eta Polentzarreko bizilagunak deitu dituzte. Hondakinen bereizketan atzera pausurik ez dutela nahi udalerrian eta horren gainean ariko dira 19:30ean hasita Kultura aretoan. Egungo hondakinen bilketa sistema martxan jartzerakoan iritzi ezberdinak izan zirela ekarri du gogora taldeak baina hiru urteko esperientziari erreparatuta herritarren gehiengo ondo aritu dela esan du taldeak. Hiru urte horietan hondakinen bereizketan eta bilketan Lezok “emaitza bikainak” izan dituela nabarmendu dute: “%27 birziklatzetik %85era pasa da Lezo, Europako lehen mailan kokatuz. Horri gure herrian 200 familiatik gora konposta egitea erabaki dute eta materia organiko tona ugari inolako kutsadurarik sortu gabe birziklatuta eta herriari dirua aurreztuta”.
Udalak zabortegira bota ez duen tona bakoitzeko dirua aurreztu duela Lezok nabarmendu bestalde, Lezon ondo ai gea taldeak. Errauste plantaren gainean ere aritu da taldea, “Lezok erakutsi du Gipuzkoak ez duela airea kutsatuz minbizia sortzen duen errauste plantarik behar. Garestia izateaz gain, urtero non gorde ez dakiten 55.000 tona inguru zabor toxiko sortuko du”.
Hondakin sistema bilketa hobetu behar dela esan du azkenik taldeak, “baina bereizketan atzera urratsik egin gabe”.