Errezitaldi musikatua, antzerki ukitu batzuekin dramatizatua. Horiexek Oier Guillanek eta Rafa Ruedak elkarlanean sortu duten ikuskizunaren osagai nagusiak.
Munduaren neurrira ikuskizunak Gabriel Arestiren poema bat du abiapuntu: –
Nire buruaz mintzatzen naiz, naizelako/ munduaren neurria –, eta ideia horretatik abiatuta mundua eta norberaren arteko harremanaz hausnartuko dute Rudeak eta Guillanek, horretarako hainbat idazleren testuak errezitatuz eta kantatuz.
Gabriel Arestiren poemak ez ezik, Jose Luis Otamendi, Vladimir Maiakovski (Koldo Izagirreren itzulpena), Alejandra Pizarnik (Asier Sarasolaren itzulpena), Angelica Liddell (Danele Sarriugarteren itzulpena), Jule Goikoetxea, Brane Mozetic (Rikardo Arregi Diaz de Herediaren itzulpena)…
Emanaldiaren haria eramateko, pertsonaia baten joan-etorriak kontatuko dituzte, egileen nolabaiteko
Alter Eroa izango dena, eta lanari umore ukitua emango diona
.
Emanaldien egutegia:
Hilak 10: 19:30ean, Antxoko liburutegian.
Hilak 16: 19:30ean, Donibaneko liburutegian.
Hilak 17: 19:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan.