Lezon Euskaraz Bizi mosaikoa osatu dute Lezo Herri Eskolako LHko ikasleek. Hizki bakoitzeko kamiseta kolore bat jantzi eta horrela osatu dute euskararen aldeko aldarria. Ostegunean ospatuko den Euskararen Egunaren harira antolatu dute ekintza gaur arratsaldean herri eskolan. Ostegunean, egunean beetan ere antolatu dute egun osorako egitaraua. Goizetik HH eta LHko ikasleentzako jokoak antolatu dituzte eta arratsaldean berriz, flasmoba izango dute.