Euskal Zine Bilerak Eñaut Gantxegiren lana saritu du
Ekoizpen Onenaren Saria jaso du Gantxegik, amateurretan, 'Danian jai alai: Court Warriors' lanarekin
Eñaut Gantxegiren Danian jai-alai: court warrios dokumentalak jaso du asteburuan Ekoizpen Onenaren Saria, amateurren kategorian, Euskal Zine Bileran. 1.000 euro eta zilarrezko antzarra jaso ditu sari.
Dania hirian kokatzen den frontoia ardatz hartuta, zesta puntaren gainekoak jorratzen ditu ikus-entzunezkoan.
