Euskaldun berriei aitortza aurtengo Euskararen Egunean
Hamaika jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako gizarte eta kultur eragileek 'Euskarak 365 egun' lelopean
Datorren ostegunean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data hurbildu ahala biderkatzen ari dira han eta hemen euskaraz bizi nahi dutenen iragarpenak. Jarduera asko antolatu dira, ikastetxeetan horietako asko, baina baita ikasgeletatik kanpora ere.
Errenteria-Oreretan, esaterako, egitarau bateratua aurkeztu zuten lehengo astean Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Xenpelar AEK-k, udal euskaltegiak eta herriko ikastetxeek.
Pasaian, bestalde, adierazpen instituzionala adostu, eta balkoietan euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderak jartzeko deia egin du udalak.
Lezon eta Oiartzunen, ikastetxeetan ospatuko dituzte euskararen egunari lotutakoak.
