25. urteurren betean sartua dago Oiartzungo Flauta Taldea. Urteurren biribila ospatzeko hainbat kontzertu emango dituzte hilero ekaina bitarte.

Oiartzun Flauta Taldeko kideak
25. urteurren betean sartua dago Oiartzungo Flauta Taldea. Urteurren biribila ospatzeko hainbat kontzertu emango dituzte hilero ekaina bitarte. Horietako bat gaur izango bertan izango da, udaletxeko areto nagusian; 20:00etatik aurrera, Irungo Larreaundi abesbatzaren bisita jasoko dute.
Hurrengo kontzertuak hauek izango dira:
Hilaren 18an: Gabon-kanten kontzertua San Esteban elizan, 19:00etan.Hilaren 19an: Flashmoba Mamut merkatal zentroan, Harutzaro Ikastolako dantza garaikideko taldearekin eta Larreaundi abesbatzarekin, 18:00etan.
Urtarrilaren 10ean: Arantzazuko Meza Nagusian interbentzioa (12:00) eta kontzertua eta gaztategira bisita.
Urtarrilaren 28an: Santurtzin kontzertua 19:30etan.
Otsailaren 13an eta 14an: Kaldereroak eta, Artzain eta Inudeak Oiartzunen.
Otsailaren 20an: Ikasle ohi eta gurasoen bazkaria Iriberrin.
Martxoaren 25, 26 eta 27an: Euro Disneyen aktuazioak.
Apirilaren 23an: III. Flauta Jaialdia.
Maiatzaren 28an: Ibargain Musika Eskolako ikasturte bukaerako kontzertua, 19:00etan.
Ekainaren 18an: Elorsoron emanaldia Haurtzaro Dantza Taldearekin.