Arkaitz Oiartzabalek azken finalaurrekoa jokatuko du

Eibarren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako azken saioa egingo dute igandean; irabazleak zuzenean eskuratuko du finalerako txartela.

Xamoa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Xamoa Azpeitiko saioan.

Eibarren. igandean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako azken fasean ariko da Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Berarekin Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo igoko dira Astelena pilotalekuko oholtzara. Saioa 17:30etan hasiko da eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Illunben jokatuko den finalera. Horrekin batera, Eibarko saioa amaituta jakingo da nortzuk osatuko duten finalean kantatuko duen zortzikoa. Horietako bat Alaia Martin oiartzuarra dela jakina da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.