Gabonetan zer prestatu pentsatu beharrik ez

Euskararen Egunari otordu goxo batekin eman diote hasiera; 18:30ean Mintzodromoa izango da Fermiñenen.

Euskararen Eguna 2015

Gabonetako euskal otordua prestatu dute

Euskararen Egunari otordu goxo batekin eman diote hasiera. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta, Gabonetako euskal otordua tailerra eman du Patric Peryk. Bertaratu direnek hiru platereko otordu bat nola egiten den ikasi dute: lehenengo frantses porru epelak (zainzuriak) erromes-maskor krema eta urdaiazpikoarekin prestatu dute; gero, ahal paparrak gibel gordin eta sagarrarekin ezti saltsatan; eta postre bezala, gaztaina eta txokolatezko pastiz bat. 18:30ean, Mintzodromoari hasiera emango diote Fermiñenen eta bukatzeko Euskaraz bizi nahi dut! triki-pintxo poteoa egingo dute Doneztebe plazatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.