Curriculuma eta elkarrizketak euskaraz prestatzeko tailerra

Lan gaitasunak nabarmendu eta lan elkarrizketak praktikatzea lortu nahi dute, besteak beste, tailerraren bidez.

Datorren ostegunera begira, hilak 11, Banaiz Bagara elkarteak tailer bat prestatu du curriculuma eta elkarrizketak euskaraz prestatzen jakiteko. Goizez izango da tailerra, 09:30etik 13:30era arte, Oarsoaldea Enpresa Zentroan (Mamuteko eraikina, 2. solairua) Tailerra Virginia Lacarra lan orientazioan adituak eta Edurne Artzelus Itzulpengintzan lizentziatuak emango dute; biak Banaiz Bagara elkartekoak dira. Tailer horren bidez, hiru helburu nagusi lortu nahi dituzte: batetik, lan gaitasunak identifikatu eta nabarmentzea; bestetik, komunikazio gaitasuna lantzea; eta azkenik, lan elkarrizketak praktikatzea, urduritasuna gaindituz. Izen ematea Hilaren 9ra arte dago aukera izena emateko. Horretarako, Banaiz Bagara elkartearekin jarri behar da harremanetan (943 33 14 55 edo komunikazioa[abildua]euskaraplus.eus). Posta elektronikoa erabiliz gero, curriculuma eransteko eskatu dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.