Errenteria-Oreretakoa da emakumea eta horren harira adierazpen instituzionala egin du udalak.
Indarkeria matxista amaitu
Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi du atzo Donostian izandako sexu erasoa. Errenteria-Oreretakoa da emakumea eta horren harira adierazpen instituzionala egin du udalak. “Erabateko gaitzespena erakutsi nahi du udalak emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurka, eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso sexistaren aurka”, adierazi du bozeramaileen batordeak, eta eraso duten emakumeari elkartasuna eta laguntza eskaini dizkio. Jarrera matxistak gertatzen jarraitzen dutela eta kezka azaldu du, eta baita borondatea agertu ere emakumeen indarkeria mota guztiak errotik desagerrarazteko, “gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunaren eta patriarkatu menperatzailearen emaitza baitira”.
Mekanismoak artikulatzeari beharrezkoa iritzi dio bestalde, gizarte parekidea eraikitzeko. Eraso duten emakumearen eskura jarri ditu udalak beharrezko baliabide guztiak eta bat egin du sexu erasoa salatzeko Donostian zein Errenteria-Oreretan deitzen dituzten elkarretaratzeekin. Donostian gaurko deitu dute elkarretaratzea 19:30ean, Easo Plazan.
Erasoa
igande goizean Donostiako Amara auzoko dantzaleku batean gertatu zen.Emakumeak bortxaketa salaketa aurkeztu du.
oharra