Atzo finalaurrekoetako azken saioa izan zen Eibarko Astelenan; Xamoak bigarren postua lortu zuen eta puntuazioa kontuan hartuta, finalerako sailkatu da.
‘Xamoa’ Azpeitiko saioan.
Atzo finalaurrekoetako azken saioa izan zen Eibarko Astelenan. Jon Maiak finalerako txartela zuzenean lortu bazuen ere, atzo argitu zen zeintzuk jokatuko duten Gipuzkoako Txapelketako finala. Hala, puntuazioen arabera, Arkaitz Oiartzabal
Xamoa oiartzuarra Ilunben egongo da hilaren 19an. Atzoko saioan bigarren postua lortu zuen Xamoak.
Horrela, bi oiartzuar egongo dira finalean, Xamoa eta Alaia Martin. Beraiekin batera ariko dira Jon Maia, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi eta Oihana Iguaran.