Auzokonpostaren urtebeteko emaitzak ezagutuko dituzte bihar erabiltzaileek
Urtebete da auzokonposta Lezon martxan jarri zutenetik, eta horren harira, izan dituen emaitzak ezagutuko dituzte bihar erabiltzaileek. Udalak bileran parte hartzeko deia egin die auzokonposat egiten duten bizilagunei, prozesua nola garatu den baloratzen laguntzeko eta aurrerantzean hartu beharreko neurri zuzentzaileak ezagutarazteko.
Udaleko Ingurumen teknikaria eta Elkarrekin 21 Ingurumen Aholkularitza enpresako teknikaria izango dira Kultura aretoan 19:00etan izango den bileran.