Bekoz Beko elkarteak bigarren eskuko produktuak zein eurek egindakoak salduko dituzte Antxon.
Arropa aurkitu ahal izango dira igandean
Bekoz Beko elkarteak azoka txikia egingo du etzi goizean, Antxoko Gure Zumardian. Bigarren eskuko produktuak salduko dituzte –liburuak, arropak, diskoak, jostailuak…—, baita elkarteko kideek egindako hainbat objektu ere, hala nola, xaboia, koadroak edo ukenduak. Bekoz Bekok jakinarazi duenez, salneurriak baxuak izango dira, irabazte asmo komertzialik ez dutelako. 10:00etatik 14:00etara izango dira bertan.